Ikasgaia baloratzen

Ez dut inoiz filosofia ikasgaia izan, orduan, hasieran jakin-mina nuen ikasgaia nolakoa izango zen. Generalki, emon ditugun gai batzuk bai gustatu zaizkit, baina beste asko ez zaizkit ezer gustatu.

Ikasgaia baloratzeko orduan, asko gustatu zait ikasgaia zati desberdinetan banatuta egotea eta zati bakoitzak bere puntuazioa izatea. Horrela, ikasgaia ez da denbora guztian berdina. Hala ere, nire ustez, blogaren atalak puntuazio altuago bat izan beharko luke. Orain bi puntu balio badu, ba agian puntu bat gehiago igotzea. Azkenean, blogak bi astero egiten ditugu eta nahiko denbora kentzen dute, gai batzuk oso zailak direlako guretzako. Gainera, blogen atala nota nahiko igotzen du eta gehiago balioko bazuen nota hobeagoa izango genuke.

Lanei buruz, lan asko egon diren aparte, lan asko egiteko, klasean denbora gitxi izan dugula uste dut. Lan gehienak etxean aurreratu izan behar ditugu, epea hurrengo eguneko klasea zelako eta ordu horretan ez geneukalako denbora nahikorik.

Faltan bota dudan gauza bat klasean danok gai bateri buruz hitz egitea izan da. Hau da, “debate informalak” izatea. Adibidez, zuk gai bat azaltzen duzu eta guk gure ideiak eta iritziak azaltzen hasten gara. Horrela debate antzeko bat sortzen da, baina arau barik eta guztiontzat askoz erosoagoa dena.

Laburtzeko, gaiaren arabera ikasgaia gehiago edo gutxiago gustatu zait, eta aipatu ditudan gauzak aldatu edo jarriko nituzke.

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar