Politika beti izan da gure bizitzetan presente dagoen gai bat. Egunero, aldizkarietan, telebistan, irratian… politikari buruz hitz egiten da. Baina ez da mundu guztiak ulertzen duen gai bat. Gazteok bereziki, ez dugu politikaz asko ulertzen eta ez gara politikari buruz ikertzen saiatzen. Gainera, gai oso aspergarria iruditzen zaigu.
Nik ez dakit asko politikari buruz, informazio sinpleena bakarrik. Hala ere, definizio bat emango banio, hurrengoa izango litzateke: gizarte baten legeak eta askatasuna kontrolatzen eta antolatzen dituen zientzia, gizarte horren onura lortuz. Ez nago ziur hau definizio zehatza dela, baina niretzat politika hori da.

Politikari buruz dakidan gauzetariko bat, barruan, bi talde nagusi aurki ditzakegula da: eskumakoak eta ezkerrakoak. Alde batetik, eskumako alderdi politikoak ideia nahiko kontserbadoreak izaten dituzte. Haien ustez, gizarteak ez du inolako aldaketarik behar. Horregatik, iraganeko portaerak, ideiak eta klaseak mantentzen dituzte.
Beste alde batetik, ezkerreko alderdiak eskumakoen kontrakoak dira. Hau da, ideia progresistak izaten dituzte. Gizarteak hainbat aldaketa behar dituela pentsatzen dute, eta aldaketa horiek bilatzen dituzte. Horretarako, eskumakoek ez bezala, antzinako ideiak eta portaerak alde batera uzten dituzte, ideia berriak ezarriz.

Bihar hauteskundeak egongo balira eta bozkatzera derrigortuta egongo banitz, lehenik eta behin partidu politiko desberdinak ikertuko nituzke. Baina oraintxe bertan, ezer ikertu barik, nire burua ezkerreko alderdian posizionatuko nukeela uste dut. Ezkerreko idei nagusiekin ados nago eta nire ustez, gaur egungo gizarteak nahiko aldaketa behar ditu.
Bukatzeko, politikari buruz informazio gehiago emon behar dela, bereziki gazteoi, pentsatzen dut. Azken finean, bozkatzeko ondo informatuta egon behar zara eta zure ideia eta iritziak argi izan behar dituzu. Bestela, ezer jakin gabe, jendea botoa zentzurik gabe emon dezake, eta boto bat oso garrantzitsua da herrialdearen etorkizunarako.
Hemen, politikari buruzko bideo bat jarri dut: https://youtu.be/6XzqV4AqC7U