Gaur egun bizi garen gizartea diruan oinarritutako gizarte bat da. Txikitatik esan digute bizitzan asko ikasi behar dogula, ondoren lan on bat izateko eta diru asko irabazteko. Baina, hori ez da pertsona askoi pozik egiten dotziena. Azken finean, bizitza bat daukagu eta guk gustoko ditugun gauzak egiten bizi behar dogu. Baina egia da, gaur egungo gizartean dirurik ez baduzu ezin duzula ia ezer egin.
Gizarte lehiakor batean bizi gara, eta aurreko parrafoan aipatu ditudan gauzak aldatzeko eta gizarte berri bat sortu ahal izateko, denok batera kooperatu eta gure artean lagundu behar gara. Nire ustez, gizarte berri bat sortzea posible izango litzateke, baina prozesu oso zaila eta luzea izango litzateke.
Gizarte berri bat sortzen hasteko, gauza asko (ia gehienak) aldatu beharko lirateke. Ez bakarrik diruan oinarritutakoa, baita emoten diren diskriminazio mota desberdinak, hezkuntza-sistema… ere. Azkenean, pertsona guztien poztasuna lortzen duen gizarte bat sortu beharko zen. Eta horretarako, lehen aipatu dudan moduan, denon parte-hartzea behar da eta denok aldatzen hasi egin behar gara.

Badakit oso prozesu zaila izango litzatekeela, ez bakarrik pertsonen pentsamenduak aldatu behar zirelako, ekonomia, sistema politikoa… aldatzea oso zaila delako ere. Hala ere, positiboak izan behar gara eta denok batera aldaketak egiten hasi. Gainera, patzientzia asko izan behar da, gizartea ezin delako egun batetik bestera aldatu.

Laburbilduz, gizarte berri bat eraikitzea posible izango litzatekeela uste dut. Baina horretarako, bakoitzaren desberdintasunak alde batera utzi eta denok batera lan egin behar genukeela uste dut. Gehiegi hitz egin barik, lehen baino lehen zeozer egiten hasi.
Hemen, gaur egungo gizarteari buruzko bideo bat jarri dut: https://youtu.be/B0LJiixcAqs