Feministak, zertarako?

Feminismoari buruz hitz egin aurretik, ondo jakin behar da zein den feminismoaren esanahia. Badago jende asko feminismoak emakumeak gizonen gainetik egotea nahi duela pentsatzen duena. Hori ez da egia. Feminismoak BERDINTASUNA bilatzen du. Ez du beste generoa diskriminatzen ezta gutxiesten. Besterik gabe, emakumeak emakume hutsa izateagatik jasatzen dituzten desberdintasunei aurre egiten dio.

Lehenengo arazoa hori da. Jende askok ez daki benetan zer den feminismoa, eta ziur nago esaldi hau bat baino gehiagotan entzun duzula: “ni machismo ni feminismo, yo quiero igualdad”. Esaldi honek ez du inolako sentsurik, baina badago hau pentsatzen duen jende asko. Horregatik askok feminismoak ez duela ezer balio uste du. Eta hau guztia, esnahi sinple bat ez jakiteagatik gertatzen da.

Gero, jende askok emakumeak eta gizonak berdinak garela uste du. Historian zehar hainbat gauza lortu dugunez, gaur egun berdintasun osoa lortu dugula pentsatzen dute. Hau ez da egia. Bai, emakumeak eskubide asko lortu ditugu historian zehar, eta asko aurreratu gara. Baina oraindik, badaude hainbat injustizia eta desberdintasun munduan zehar. Horretarako behar da feminismoa. Behingoz, gizonen eta emakumeen artean berdintasun osoa egoteko.

Gaur egun, feminismoa oso beharrezkoa da. Klasean aipatu genuen bezala, oraindik emakumeek hainbat eta hainbat injustizia jasotzen dituzte lan munduan: lanpostu berdinetan emakumeak soldata txikiagoa dute, lanpostu garrantzitsuetan gizonak bereziki daude… Eta gainera, genero-indarkeria egoten jarraitzen du. Injustizia horien aurrean zerbait egiteko dago feminismoa. Mundu guztia desberdintasun horiei buruz hausnartzeko dago feminismoa. Eta batez ere, gizarte askoz hobeago bat eraikitzeko.

Hemen, feminismoa zertarako behar den azaltzen duen link bat jarri dut: https://haikita.blogspot.com/2012/08/para-que-sirve-el-feminismo.html

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar