Giza eskubideak, beharrezkoak dira?

Giza eskubideak, gizaki gisa existitzeagatik ditugun oinarrizko eskubideak dira. Adibidez: gizabanako bakoitzak bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea du. Mundu osoan babestu behar dira, eta pertsona guztiei dagozkie, nazionalitatea, etnia, generoa… edo beste edozein baldintza kontuan hartu barik.

Nire ustez, giza eskubideak beharrezkoak dira. Babesteko baliabide oso onak dira guztiontzat. Eta ez hori bakarrik, injustizien aurrean isilik ez gelditzeko boterea emoten digute, adierazpen-askatasunaren bidez. Hau oso garrantzitsua da etengabe sufritzen ari diren talde edo komunitateentzako, edo gure gizartea onerantz aldatzeko ere.

Hala ere, giza eskubideak mundu hobeago baterako oso onak izan arren, ez dira beti kontuan hartzen edo betetzen. Giza eskubide bat askatasuna da, eta gaur egun badago jendea guztiz askea ez dena. Edo beste eskubide bat, inori ez zaiola torturarik ezarriko da, baina denok dakigu momentu honetan pertsona asko maltratatuta bizi direla. Horregatik, gure gizartea aurreratzeko giza eskubideen ideiak kontuan hartzea garrantzitsua da, hau ez gertatzeko.

Klasean, aste honetan gure gizarte ideala sortzearen proiektuarekin hasi gara. Proiektu hau, erlazio handia du giza eskubideekin. Giza eskubideak, berdintasunezko estatu edo gobernu bat sortzeko lagungarriak dira, eta kontuan hartu behar direla uste dut. Horrela, gizarte horretako gizabanako bakoitza aske eta berdintasunarekin bizitzeko.

Laburbilduz, giza eskubideak oso beharrezkoak direla uste dut. Giza eskubideen ideiak praktikan jartzeak, bizi nahi dugun gizartea sortzen lagundu ahal digu.

Hemen, giza eskubideekin lotutako bideo bat jarri dut: https://youtu.be/BPT6rF91nnE

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar