Egia nahi badugu zergatik bizi gara gezurretan?

Aurreko sarreran, gezurra baino egia bizitzea nahiago nuela idatzi nuen. Ez dut nire iritzia aldatu, eta nik bezala, jende askok berdina pentsatzen dute. Hala ere, egia da gehienok hiprokita apur bat garela. Egiarekin bizi nahi dugula esaten dugu, baina gero gure burua engainatzen lehenengoak gara.

Gaur egun bizi garen gizartean nahi doguna lortzeko edozein gauza egiteko prest gaude. Eta horren barruan, gure buruari edo gure ingurukoei gezurrak esatea sartzen da. Egian bizi nahi dugu, bai, baina guretzako onurak lortzearren besteak edo gure burua engainatzen dugu. Beste pertsona batek gezurrak esaten dituenean, ez zaigu ondo iruditzen, baina guk egiten badugu aldiz, ez dugu hain txarto ikusten.

Gertatu egin ahal da ere gure burua engainatzean inkontzienteki egitea. Klasean, honi buruzko adibide on bat komentatu dugu. Zuk adibidez ingenieritza bat ikasi nahi baduzu, baina matematiketan oso txarra bazara eta saiatu arren nota txarrak ateratzen badituzu, batzuetan guk nahi duguna lortzeko geure burua engainatzen dugu. Kasu honetan, zure buruari ingenieritza ikasi ahal duzula errepikatzen diozu, baina benetan, ezin duzu. Ba egoera mota honetan jende askok inkontzienteki gezurra pentsatu ahal du. Beretzat egia denez, ez da kontzientea.

Amaitzeko, nire ustez, denok egia nahiago badugu orduan denok aldaketa sakon bat egin beharko genuke, nik barne. Bereziki, jendea bere burua engainatzen utzi behar du. Nire ustez, zure burua engainatzea egin ahal duzun gauzarik txarrenetariko bat da. Azkenean, zure burua engainatzen baduzu, beste pertsonak oso errez engainatu dezakezu ere.

Hemen, nork bere burua engainatzeari buruzko link bat jarri dut: https://lamenteesmaravillosa.com/el-arte-de-mentirse-a-si-mismo-conoce-el-autoengano-y-sus-efectos-psicologicos/

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar