Egiz jantzitako gezurrak

Ziur nago danori gertatu zaigula egoera zail bat, non ez zenekien zure lagunari egia esan edo gezurra esan, egiak min ez egiteko. Zure lagunak egia zena entzuten bazuen, zuk bazenekien bera txarto sentituko zela. Baina hala ere, gezurra esaten bazenion bera engainatzen egongo zinen, agian ez gezur osoa esaten, baina egi osoa ere ez.

Alde batetik, jende askok egiz jantzitako gezurrak entzutea nahiago dute. Ez dute errealitateari aurre eman nahi. Edozein arrazoiengatik ez dute nahi ezerk haien bizitza alteratzea. Orduan, engainatuta bizi arren, ez dute egi osoa entzun nahi, eta egia makilatzea nahi dute. Beste alde batetik, batzuk egi osoa nahi dute entzun. Ez dute errealitate faltsu batean bizi nahi, egia batzuetan oso gogorra izan arren.

Gaur egun, gure gizartean, gezurrak egiz makilatzea ez dago txarto ikusita. Ordea, pertsona bat egiarekin jokatzen badu beti, nahiko txarto ikusita dago. Azkenean, beti egia esaten duen pertsona batek ez du kontuan hartzen zelan senti daitekeen beste pertsona egia entzuterakoan.

Klasean, ez dugu zehazki gai honetaz hitz egin, baina egiari buruz hitz egin dugu. Klasean hitz egin dugunarekin eta gai honekin, gure gizartea kontraesanean dagoela konturatu naiz. Azken finean, politikariek edo berriek egia esatea nahi dute, baina gero, pertsona batek beti egia esaten badu txarto ikusita dago.

Nire ustez, beti egi osoa entzutea nahiago dut. Ez dut engainatua izan nahi. Eta gogorra bada, horrela egia asimilatzeko denbora izango dut, azkenean egia beti ateratzen delako.

Gai honi buruzko webgune baten link-a jarriko dut: https://lamenteesmaravillosa.com/la-certera-leyenda-sobre-la-mentira-y-la-verdad/

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar