Alfabetza mediatikoa: “Fake news”

Gaur egun, teknologiaren eta sare sozialen aurrerapenengatik, informazio faltsu gero eta gehiago sakabanatzen ari da, eta askoz ere arinago gainera. “Fake news” deitutako berri faltsuak antzematen badakigun jakiteko, alfabetza mediatikoa dago, egiazko berrien eta berri faltsuen artean bereizteko gaitasuna neurtzen duena.

Oso oso zaila da berri bat egia edo gezurra den jakitea. Guk uste doguna baino zailagoa da, batzuek oso ondo idatzita daudelako eta formatu formal batean dauzelako. Gainera, nire ustez, berri batean guri gustatzen zaigun informazioa irakurtzen badogu, egia izatea nahi dogunez, automatikoki sinestu egiten dugu. Adibidez, gauean futboleko partidu bat dago, Athletic Real Madrileren kontra. Athletic zalea zara baina ez duzu partidua ikusi. Hurrengo egunean, instagramen sartu eta Ahtletic-ek irabazi duela esaten duen kontu bat ikusten dozu. Zuk, ezer inbestigatu gabe sinestu egiten duzu, azken finean posiblea delako. Oso pozik zaude, baina beranduago gezurra zela esaten dizute eta zuk ez zenuen espero, “fake news” baten itxura ez zuelako.

Izan ere, badaude berri batzuk, bakarrik formatoa ikusita faltsua dela dakizula, ez daukalako formato oso seriorik. Are gehiago, berri batzuetan gerta daiteke informazioa zentzurik ez izatea, eta orduan badakizu gezurra esaten ari den berri bat dela.

Klasean komentatu genuen bezala, jendea gero eta gutxiago fidatzen da besteek esaten duten gauzetaz. Adibide bezala terraplanismoaren pentsamenduaren igoera eta conoravirusa jarri genituen. Baina beste adibide bat, berriak izan ahal dira. Gero eta “fake news” gehiago dauzenez, egia da jendea mesfidantza gehiago sentitzen duela pertsona askok berri faltsuak sinestu arren.

Espainian 58ko nota daukagu alfabetza mediatikoan. Nik, 60 nota izango nukeela uste dut. Sare sozialetako berriekiko mesfidantza sentitzen dut eta askok ez ditut sinesten. Baina onartu behar dut batzuetan inozentea naizela eta nahiko gauza sinesten ditudala. Berri bat irakurtzerakoan, klaseko “egiaren bila” laneko arauetan pentsatzen hasi beharko naiz, ea horrela engainatzen ez banaute.

Gaiari buruzko bideo bat jarri dut: https://youtu.be/tTE4PDBSXnE

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar