Gizarteak etiketak behar ditu?

Gaur egungo gizartean, etiketak jartzea oso erreza bihurtu da. Etengabe beste pertsonei etiketak jartzen ari gara eta konturatu barik asko epaitzen dogu jendea. Oso ohituta dago gure gizartean, eta onartu ez arren denok egiten dogu. Baina, beharrezkoak dira etiketak? Onurak ekartzen al dituzte?

Nire ustez, etiketak ez dute onurarik ekartzen. Gauza eta egoera txarrak eta negatiboak ekartzen dituzte. Azken finean, etiketak egia ez den pertsona baten ikuspegia sor dezakete.

Adibidez, pertsona batekin hitz egiten ari zara eta zuk sinesten ez dozun gertakizun bat kontatzen ari da. Berak egia dela esaten dizu baina zuk gezurti bat dela pentsatzen jarraitzen dozu. Zure laguneei gezurti bat dela kontatzen diezu eta haiek gezurti bat dela pentsatzen hasten dira ere, eta ez diote ezer sinesten. Gezurti bat dela zuk sortutako etiketa da, eta faltsua.

Gero gainera, horrelako egoeretan, etiketa bat jarri dioten pertsona, gero eta pertsona gehiago hori pentsatzen badute, bere burua zalantzan jartzen hasiko da. Aspergarria dela, adibidez, esaten badiote, berak hori ere pentsatzen hasiko da eta gero eta gauza gitxiago kontatuko ditu, aspergarria jarraitzen ez izateko.

Zaila irudi arren, etiketak eta epaiketak kentzen saiatu behar gara. Epaiketa faltsuak sortzea oso erreza da eta beste pertsonari min asko egin ahal dio zuretzat etiketa sinple bat dena. Zure iritzia emoteko pertsona ezagutu egin behar dozu, eta ez inoiz hitz egin ez duzun norbaiti buruz iritzirik eman.

Hemen, etiketei buruzko bideo bat jarriko dut: https://youtu.be/TcpSMBaOFoE

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar