Zer da gizaki izatea?

Zientziaren ikuspegitik, gizakia, “Homo Sapiens” familiako kide bat da. Nire ustez, gizakia espezie bat da bebai. Seguruenik pentsatuko dozue: Orduan animalien bezalakoak gara? Beste espezie gehiago bat? Bai eta ez. Bai, azken finean gure planetako beste espezie gehiago bat gara. Hala ere, maila atomikoan berdinak izan arren, badaude beste espezietatik bereizten gaituzten hainbat eta hainbat ezaugarri.

Ezaugarri garrantzitsuena, eta izaki bizidunengatik gehien bereizten gaituna, arrazionalismoa da. Hau da, guk, pentsatzeko, arrazoitzeko, hausnartzeko, erabakiak egiteko, komunikatzeko, independienteak izateko, konzientzia izateko… gaitasuna daukagu. Honek, gure helburuak lortzeko aukerarik onenak ebaluatu, pentsatu eta bilatzen ditugula esan nahi du. Eta prozesu honetan, adierazlerik handiena hizkuntza da. Hizkuntzaren bitartez komunikatzen gara, eta hizkuntza dominatzen dogu.

Ondoren, gizaki espeziearen barruan gizaki guztiak desberdinak gara bakoitzaren nortasunagatik. Bakoitzak izaera desberdina du, identitate propioa. Hau, arrazionalismoarekin lotuta dago. Arrazionatzeko eta komunikatzeko gai garenez, iritziak sortzen ditugu, eta nortasun propio bat osatzen hasten gara.

Beste hainbat ezaugarri ditugu gizakiok beste izaki bizidunetatik bereizten gaituztenak. Hala nola: gurun garatuago bat, janzkera erabiltzea, idatzizko hizkuntza, ekintza inkontzienteak…

Ezaugarri guzti honek ez gaituzte gure planetan bizi diren espezieak txarto tratatzeko eskubiderik emoten. Azken finean, denok espezieak gara eta gizakiok ezaugarri berezi eta deberdinak izan arren, ez dute tratu txarra merezi.

Gai honi buruz hausnartzeko beste galdera bat dago ere: Pertsona bat beste bat baino gizaki gehiago edo gutxiago izan ahal da? Jakina, ez. Galdera honetan, arrazismoa, homofobia, matxismoa, transfobia, etab. sartu egiten da.

Pertsona askok uste dute beste pertsona bat, zuria ez den arrazakoa, emakumea, homosexuala, etab. izateagatik ez duela merezi gizaki izatea, edo bera baino gizaki gitxiago dela. Gizarteak ezarritako “ezaugarri” jakin batzuk betetzen dituelako, eta beste pertsonak ez. Orduan, eskubide gehiago dituela uste du.

Hau, animalien egoeraren antzekoa da. Denok gara gizakiak eta ez dago “ezaugarri” bat ere ez gizaki gehiago edo gitxiago egiten zaituena. Bardin da generoa, arraza, orientabide sexuala… denok eskubide berdinak ditugu, eta gure ezaugarri propioak gizaki egiten gaituzte.

Hemen, gai honi buruz webgune baten link-a jarri dot: https://www.significados.com/ser-humano/

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar