Pertsona bakoitza mundu bat da. Bakoitzak pentsatzeko modu desberdinak ditu. Gai desberdinetan hainbat iritzi sortzen ditugu. Baina gure iritzi propioak sortzen ditugu edo besteengatik kopiatu eta gureak osatzen ditugu?

Gehienek, iritziak inoren laguntza barik sortzen dituztela erantzungo zuten. Baina egia esanda, telebistan eta sare sozialetan ikusten dogunaren eta ondokoei entzuten diegunaren arabera gurea baldintzatzen dugu. Hori, ez da gauza hain txarra. Azken finean, ondo dago besteen iritziak entzutea eta ados bazaude pentsamendu horrekin zure iritzia osatzea. Baina beste gauza oso desberdin bat, besteen iritzitaz jabetzea izango zan.
Askok, konturatu barik hori egiten dogu. Edo bestela gai horretaz ez pentsatzearren eta iritzi bat ez sortzearren, besteenak kopiatzen ditugu. Nire ustez, kasu batzuetan presio sozialagatik gertatzen da hori. Batzuetan, jendea beldur da besteek bere iritziaz barre egitea edo hori pentsatzeagatik iraitzea eta baztertzea. Orduan, besteen iritzi berdina esaten dute, gezurra izan arren.
Besteen iritziak errespetatzen ikasi behar dogu. Hasieran esan dudan bezala, bakoitza mundu bat da, eta zure lagun taldekoa izan arren, ez du zertan ideia berdinak izan behar. Zure lagunak beste iritzi desberdina badu, ez da pertsona arraroa. Horrek, beldur handiak sortu ahal ditu jende askorengan. Eta gero, galdera bat egiten diotenean, haien ideiak adierazteko, ez dakite independienteki iritzi bat sortzen edo gehiegi kostatzen zaie.
Hemen gaiari buruzko web orrialde bat utziko dut: https://tratamientospsicologicos.es/el-arte-de-ser-uno-mismo/