Ágora Hipatia Alexandriako filosofa eta irakaslearen bizitza tratatzen duen pelikula da, garai horretako erlijio eta politika arazoak erakusten dituena ere. 2009an estrenatu egin zen, eta k.o. 391. urtean gertatu egiten da, Alexandrian (Egipto).

Hainbat gai jorratzen ditu baina garrantzitsuenak hurrengoak dira: filosofia, erlijioa eta politika. Istorio osoa, azken batean, filosofiari buruz doa. Protagonista filosofa bat da, eta irakasten duena eta astronomia arloan bereziki egiten dituen aurrerapenak azaltzen dira. Ondoren, erlijioaren gaia asko agertu egiten da. Pelikularen garaia Erromatar inperioaren garaia eta kristautasunaren garapenarena da. Alexandrian, hiru erlijio nabarmendu egiten ziren: kristautasuna (handitzen hasten zela), paganismoa, eta judaismoa (geroago agertzen dena). Pelikulan zehar, erlijio horien arteko desadostasunak eta borrokak agertu egiten dira. Gainera, azkenean, Hipatiaren heriotza erlijioarengatik izan zen.
Azkenik, politika gaia ere nahiko agertzen da. Azken finean, inperioaren agintariak eta Alexandriaren alkateak (eta bere politika taldeak) erabakiak hartu behar dituzte erlijio desberdinen arteko arazoetan, bereziki kristau eta judutarren artekoak.
Protagonista Hipatia Alexandriakoa da, emakume filosofo eta irakasle historikoa. Bere garaian emakume irakasle izatea oso zaila zen arren, bera aurrera jarraitzen zuen bere ikasleekin eta ezagutza berriekin. Ez da erlijio batekoa sentitzen. Kristauak, paganoak, edota beste erlijiokoak direnak errespetatu egiten ditu, baina beretzat erlijioa ez da gauzarik garrantzitsuena. Beti atea bezala definitu da.

Orestes, pertsonai garrantzitsua da bebai. Erlijioan aldaketa bat egiten du. Hasieran, paganoa zen eta kristauak gorrotatzen zituen. Baina kristautasuna garatzen hasi zenez, eta gero eta kristau gehiago zeudenez, alkatea izateko kristaua bihurtzen da. Hala ere, bere barnean ez da kristaua sentitzen, presioagatik bihurtu egin zen. Beti filosofiaz interesatua sentitu da, eta Hipatiaren lagun oso ona da.

Hipatiak pelikulan zehar hainbat esklabu ditu baina garrantzitsuena, Davo da. Hipatiaren teorietan laguntza handikoa izan da. Maketa bat egin zuen, eta lurra mugitzen ari denaren teoria azaldu zion Hipatiari. Erlijio arloan, eboluzio erradikala egiten du. Hasieran, galduta dago eta ez daki ze erlijiotakoa dan. Baina kristau batek egiten eta pentsatzen dutena erakusten dionean, kristau erradikala bihurtzen da. Beti Hipatiaz maiteminduta egon da, eta ez zuen sufritzea nahi. Horregatik hil egiten dio.

Pelikulak, mitosetik logosera emon dogunarekin zerikusia dauka. Azken batean, garai horretan erlijio berriak sortzen egon arren, hainbat filosofo zeuden benetazko egia deskubritzeko. Adibidez, Hipatia. Berak ez zuen erlijioen mitoetan sinesten, zientzian sinesten zuen.
Nire ustez, pelikula nahiko gustatu zait. Egia esanda, hasieran apur bat aspergarria iruditu zitzaidan. Ez nuen ia ezer ulertzen eta galduta nengoen. Baina gero, liburutegia eraso zutenean, interesgarriagoa bihurtu zen. Orokorrean, filosofia eta erlijioaren harremana eta desadostasunak ulertzeko pelikula ona da. Gainera, oso interesgarria da Hipatiaren bizitza ezagutzea, eta filosofiaren munduan pertsona oso garrantzitsua dela konturatzea.