Errealitatearen ikuspegi anitzak

Pertsona bakoitzak, bizitzan zehar gure iritzi propioa sortzen ikasi dogu gai desberdin askotan. Bakoitzak bizitzaren ikuspegi bat izango du, eta askotan, gurea ez den iritzi edo pentsamenduak txartotzat emoten ditugu. Arrazoia emotean zailtasunak ditugun gizarte bat gara. Askok, oso burugogorrak gara eta gure ikuspegia bakarrik ikusten dogu. Ez dakiguna da besteen iritziak eta pentsamenduak entzutea gure ikuspegia hobetu egingo duela da. Eta gure errealitatea garatuagoa izango da. Izan ere, besteen ikuspegiak entzutea gurea hobetzen badu, oso zaila izango litzateke pertsona guztiak aldatzea.

Hau aldatzeko, soluziorik onena besteen iritziak osorik entzutea izango zan. Pertsona askori, entzutea asko kostatzen zaie, baina niretzat oso garrantzitsua da. Beste pertsona ondo azaltzeko eta bere iritzia ondo ulertzeko, esaten duen guztia entzun egin behar da, ez bakarrik hasiera eta erditik moztu. Dana entzuterakoan, agian bere pentsamenduak zentzua dutela ikusiko dozu, eta arrazoia duela.

Adibidez, bikoteka lan bat egitean hau gertatu ahal da: Kartulina batean eskema bat egin behar dozue. Kartulina more kolorekoa da eta zuk larrosa kolorearekin idatzi nahi dozu informazioa, polita geldituko delako. Baina zure bikoteak beltza kolorearekin idatzi nahi du, horrela idatzitako guztia ondo ikusiko delako, eta larrosarekin berriz, zaila izango da ikustea. Zuk ez diozu kasurik egiten eta zure iritzian zarratzen zara, zure bikotekidearen argumentuak entzun gabe.

Adibide honetan, larrosa nahi zuen bikotekideak besteari entzungo bazion, agian nota hobeagoa ataratzeko arrazoia zuela konturatuko zen. Horregatik, besteen ikuspegi osoa entzutea oso garrantzitsua da, zurea hobetzeko eta gartzeko.

Hemen gaiari buruzko link bat jarri dut: https://lamenteesmaravillosa.com/la-importancia-de-saber-escuchar-al-otro/

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar