Filosofia hitza entzuterakoan, pertsona gehienei hitz honek etortzen zaizkie burura: txapa, aspergarria, txorakeria, etab. Niretzat berriz, beste hitz batzuk dira filosofia: hausnarketa, iritzia, pentsamendu sakona… Zer gertatuko zan filosofia gabeko mundu bat balego? Nork egingo zituen filosofiak hausnartzen dituen galdera existentzialak?

Mundu guztia gutxienez aldi batean egin da galdera mota honek: Zer dago hil ostean? Nondik gatoz?… Gizakiak galdera horrek planteatzen garen pertsonak gara. Gizarte oso kuriosoa gara, eta munduan gertatzen denaren erantzun guztiak behar ditugu. Egia esanda, nik galdera horietan pentsatzean, normalean agobiatu egiten naiz, eta ziur nago ez nazela hori gertatzen zaion bakarra. Baina horrelako galderak ez bagenituen egingo, gizarte oso aspergarria bihurtuko ginen. Filosofia ikasgaiak ez zuen zentzurik izango.
Azkenean, intriga eta misterio apur bat behar dogun gizarte bat gara, eta ezin izango ginen galdera barik bizi. Galdera horien erantzun batzuk zientziak emoten ditu, baina beste askoren erantzunak bakoitzaren buruak emon behar ditu. Galderei esker, gure buruak lan egiten du. Erantzun hori aurkitzearren, gure idei eta pentsamendu sakonak inbestigatzen ditugu. Azken finean, pertsona bakoitzak galdera horien erantzunei buruz ideia eta iritzi desberdinak ditu. Hori da filosofiaren gauzarik onena, bakoitzak bere ideiak izatea eta ideia horiek besteekin partekatzea, besteek haien ideia propioak sortzeko.

Amaitzeko, eta sarrera hau laburbiltzeko, nire ustez galderarik ez baziren egingo, mundu oso sinplea izango zan, zentzurik gabekoa. Filosofia beharrezkoa da gure pentsamenduei bueltak emoteko, eta mota askotako gaiei buruz hausnartzeko momentu bat izateko.
Galdera eta filosofiari buruz hitz egiten daben bideo hau jarri dut (2:26 minuturarte bakarrik): https://youtu.be/abzInGOMm7E