
Kaixo irakurleok, nire izena Irati Ramos da. Hamasei urte ditut eta Zornotzakoa naiz. Zornotzan nire bizitza osoa igaro dot, nire gurasoekin eta nebarekin bizitzen. Nire neba ni baino bi urte gazteagoa da, eta normala denez askotan ez gara oso ondo eroaten. Nire urtebetetzea Otsailaren 25ean da, eta horoskopoaren ustez piscis naiz. Bai, horoskopoan sinesten dot, batzuentzat tontokeri bat izan arren, niretzat arrazoia dauka.
Ikasketei buruz, nire bizitza osoa Karmengo Ama ikastetxean pasatu dut, eta urterik onenak bertan pasatu ditut. Zoritxarrez, aurreko urtea azkena izan zen, eta orain El Carmelo ikastetxean nago batxillerato biologikoa ikasten. Ez dakit ezer etorkizunean egingo dudanari buruz eta batzuetan agobiatu arren, zientzia arloarekin pozik nago.

Betiko gauza aspergarriak utzita, nire zaletasun eta izaerari buruz idatziko dot orain. Egia esanda, zaletasun tipikoak ditut baina horiei buruz apurtxo bat idatzi nahi dot. Musika nire bizitza da, ez dakit zer egingo nuke hori barik. Beti musika entzuten eta abesten nago, eta trikitixa intrumentua jotzen dot. Irakurtzea asko gustatzen zait, eta pelikulak eta serieak ikustea bebai, nerabe guztiei bezala. Eta azkenik, noski, lagunekin urtetea gustatzen zait.
Ez dakit zelan hasi nire izaera deskribitzen. Pertsona berriak ezagutzean, hasieran nahiko lotsatia naiz. Asko kostatzen zait orain dela gitxi ezagutu dodan pertsonen aurrean zabaltzea. Baina denbora pasatzean, arin zabaldu egiten naiz. Lagun gitxiko pertsona bat konsideratzen naiz, baina ez zait inporta, dekotezanekin oso ondo sentitzen naiz. Pertsona ona naizela konsideratzen naiz. Beti irribarre batekin nago eta bastante zaila da niri amargatzea. Hori bai, oso oso sensiblea naiz, errez hasten naiz negarrez. Eskuzabala naiz bebai, beti nago hor edonori laguntzeko, eta oso pazientzia handiko pertsona naiz. Gauza onak izan ezik, pertsona normal baten moduan defektuak ditut. Ez dekotenez arazorik horiek idazteko, bat aipatuko dot. Azterketetan oso pesimista naiz, hau da, azterketa bat egitean beti deskonfiantza dekot eta txarto egin dotela uste dot, baina azkenean nota oso ona ateratzen dot. Autokonfiantzan lan egin behar dot.
Lehenengo sarrera honeri amaiera emoteko garaia heldu da. Egia esateko, blog hau hasi egin dut nire filosofiako irakasleak egiteko esan digulako. Notarako da eta ez dot nahi filosofiako errekupetara joan edo filosofiako notak nire media bajatzea. Hasieran, ez nituen gogo askorik hau egiteko. Baina hau idatzi eta gero ondo sentitzen naiz. Jorratuko ditudan gai batzuk zailak izango dira, baina kostatu arren nire pentsamenduei lagunduko dutela uste dot. Hurrengora arte!