Zoriontasuna, zoriona izatea

Aurreko sarreretan komentatu dudan bezala, denok ditugu iritzi eta ideia propioak. Orduan, bakoitzak bizitza guztiz desberdinak bizitzen ari gara eta bizitzan gertatzen diren gertaerei buruz ikuspuntu desberdinak ditugu. Adibidez, zoriontasuna. Pertsona bakoitzarentzat, zoriontasunak definizio oso desberdina izango du, eta zoriontasuna lortzeko modu desberdinak egongo dira.

Bi pertsona mota daude munduan: zoriona dena gauza gutxirekin eta zoriona izateko gauza gehiago behar dituena. Jende asko zoriona da etxebizitza bat, lan bat, familia eta lagunak izanik. Azken finean, gauza honek, nire ustez, bizitza zoriontsu bat izateko beharrezkoak dira. Beti ere, onak badira.

Gero, beste alde batetik, gauza sinple horiekin ez direnak konformatzen daude. Haien ustez, gehiago behar da bizitza on bat bizitzeko. Adibidez, diru asko. Uste dute diru asko izanda, zoriontsuak izango direla betirako. Baina azkenean, diru guztia ezin da alderatu zurekin denbora pasatzen duen eta maite zaituen konpainia batekin.

Ondoren, ez da bakarrik garrantzitsua ingurunean dituzun pertsonekin pozik egotea. Zurekin pozik egotea ere oso garrantzitsua da. Zure buruarekin eroso eta zoriontsu egon behar zara, eta azkenean, hori da gehien kostatu egiten duena. Zure bizitzarekin eta ingurukoenekin pozik egoteko, lehenengo zoriontsua izan behar zara zure barruarekin. Hau gauza sinplea dirudi arren, pertsona askok ez dute betetzen eta ez dute bizitza guztiz zoriontsua bizitzen.

Konklusioz, zoriontasuna esanahi anitzak izango ditu munduan zehar. Baina niretzat, zoriona izateko beharrezkoak diren 4 osagai daude: etxebizitza, lana, konpania ona (familia, lagunak), eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, zure burua maitatzea eta eroso sentitzea.

Hemen, zoriontasunari buruzko link bat jarriko dut: https://mariangelesalvarez.com/colorido-motivacional/20-reglas-de-vida/¿que-nos-hace-feliz/

Deja un comentario

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar